EU | ES
Gobierno Vasco

AGENDA 21

2007/08 - zehaztu gabe

 

Eskolako Agenda 21, 2004-05 ikasturtean abian jarri zenetik, ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa da.

Hezkuntza komunitatearen partaidetzan dago oinarrituta, ikasleriari aparteko protagonismoa emanez eta udalerriaren garapen iraunkorrean lagunduz.

Ikasleak, bere mailan, bere inguruneko ingurumen arazoak ezagutu eta horiez jabe dadin, modu arduratsuan gizarte justuago eta ekologikoki iraunkorrago baten alde egiten lagunduko dion hezkuntza praktika proposatzen du.

Jasangarritasunerako Hezkuntzarekiko egindako lan on eta jarraituagatik, 2013an “Eskola Jasangarria” ziurtagiria jaso genuen eta 2017an berritu genuen.

PROIEKTUAK IKASTURTEKA

2017-2018 Klima aldaketa eta osasuna

2016-2017 Klima aldaketa

2015-2016 Elikadura eta ingurumena II

2014-2015 Elikadura eta ingurumena I

2013/14 AZTARNA EKOLOGIKOA      

2012/13 HONDAKINAK

2011/12 GARRAIOA ETA OSASUNA

2010/11 GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA 


 

SEGURTASUNA ETA HIGIENEA

2003/04 ikasturtean martxan jarri zen -

2003-04 ikasturtean Segurtasuneko eta Higieneko arloa gehiago lantzen hasi ginen. Orain arte egin duguna eta urtero egiten diren ekintza nagusiak hauek dira:

    Segurtasun seinaleak ikastetxean ipini dira.

    Ikastetxea husturatzeko prozedura prestatu da eta gela guztietan ipini da.

    Gela bakoitzean planoa ipini da adierazten non dagoen hurbileneko emergentzi irteera.

    Larrialdi itxuraketa urtero egiten da.

    Istripu simulazioak Heziketa Ziklo bakoitzean bideratzen dira.

    Botikin gelak egokitu dira.

    Su-itzalgailu, botikinen eta emergentzi argien  errebisioa urtero egiten da.

 

IKASTETXEKO HELDUTASUN TEKNOLOGIKOKO EREDUA

2007/08tik lanean -

Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.

Alde batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak prestatzea dira helburuak. Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.

Proiektu honen bidez ikastetxea Teknologia berrien erabileran eguneratu nahi da. Horretarako irakaslearen formazio saioak izango ditugu, ekipamendu informatikoa osatu eta ikasgaietan teknologia berrien erabilera sustatuz.


 

ESKOLA LAGUNTZA PROGRAMA

2008/09 - zehaztu gabe

DBH 1. eta 2. mailako ikasleei Eskola Laguntza Programa eskaintzen zaie eta, ikasleen arrakastaren indizeak hobetzen laguntzea da helburu nagusia, lortu beharreko oinarrizko gaitasunetan bultzada bat ematea. Horretarako gai instrumentalak (irakurketa, ulermena, kalkulua,…) erabiliz, lana antolatzen eta ikas ohiturak bereganatzen laguntzen da. Programa hau, irakasle baten laguntzarekin talde txikitan lantzen da. Eskola orduetatik kanpo lantzen den programa da. 

© Urola Ikastola BHI
Telefonoa: 943813770 | urolaikastola@urola.org