EU | ES
Gobierno Vasco

Ikono1 Sare sozialak
 FlickerFacebooklogo_twitterYoutube instagram 
Ikono1 Zerbitzuak
 einika
Inika
 GoogleApps
Google Apps
 Moodle Moodle
Irakaslegunea
irakasle.net
Ikono1 Blogak
Normalkuntza
Normalkuntza
Elos
Proiektu europarrak /Erasmus
Ikono1 Beste zerbitzuak

cambridge
 euskadi.net
Aplikazioak
Ikono1 Beste ikastetxeak
Karmelo Etxegarai
Karmelo Etxegarai
Zestoa H.E
Zestoa E.H
Errexil logoa
Errexil

JAIALDIA 2017

2017/06/14

                                                    jaialdia
                                                     

                                                                                                        
                                   

 

DBH2ko frantses ikasleak Hazparnen

2017/06/01


Azpeitia-Hazparne senidetzarekin sakontze aldera, Azpeititik Hazparnera joan ginen gure lagunak bisitatzera maiatzaren 23an. Goizean goiz abiatu eta zuzenean Elhuyar kolegiora iritsi ginen. Hantxe zeuden denak gure zain eta izugarrizko plana egin ziguten: lehenik, eskola ezagutu genuen eta elkarrekin jolas batzuk egin genituen; ondoren, beren ikastordu batera sartu ginen eta  beren egunerokoa ikusi ahal izan genuen hala. Jarraian, alkatea bera etorri zen eta agurra egin zigun. Honela, Azpeitia-Hazparne herriak senidetu izanaren 30 urteurrenari ekitaldi ofiziala egin genion.  


Bazkaltzeko garaia iritsita, eskolako jangelan bertan jan genuen eta han ere egunero-egunero nola jarduten duten bizi genuen. Izugarria da ikustea gurengandik hain gertu dauden lagunen egunerokoa zenbat aldatzen den!

                        hazparne
       

Arratsaldean, rafting saioa genuen jada hitzartua inguruko ibai batean. Eguraldiak altxa egin zuen gainera bazkalostean eta eguzkia lagun, Hazparne inguruko parajeak deskubritu genituen ibaitik bertatik. Bizipen bikaina Azpeitiko lagunekin eta Hazparneko lagunekin izandakoa!! Hurrengo ikasturtera arte!

 

                                                               
     

FRANTSESEKO IKASLEAK EUROCITÉ KONGRESUAN

2017/05/29



       

Aurtengoan ere, DBH4ko frantses ikasleak Eurocité proiektuan parte hartu dute eta Iruneko Ficoba kongresu-jauregian izan dira euren bizipenak kontatzeko. Ehundako ikusleren aurrean frantsesez gure ikasleak euren esperientzia aurkeztu zuten. Ederki defendatu zuten euren jarduna!

Jarraian bazkaritarako tartea hartu genuen eta arratsaldean jolas eta dantzak izan genituen. Bateko eta besteko ikasleok elkarrekin jolastu eta dantzatu genuen, frantsesa , euskara eta gaztelera komunikazio bide moduan genuela.  

 

Esperientzia bikaina ikasleentzat frantsesa ikasteko prozesuan aurrerapausoak egiteko!

             

 

logoak

© Urola Ikastola BHI
Telefonoa: 943813770 | urolaikastola@urola.org