EU | ES
Gobierno Vasco

Ikono1 Sare sozialak
 FlickerFacebooklogo_twitterYoutube instagram 
Ikono1 Zerbitzuak
 einika
Inika
 GoogleApps
Google Apps
 Moodle Moodle
Irakaslegunea
irakasle.net
 euskadi.net
Aplikazioak
Ikono1 Blogak
Normalkuntza
Eskolako Agenda 21
Normalkuntza
Normalkuntza
Elos
Proiektu europarrak /Erasmus+
Ikono1 Beste zerbitzuak

cambridge
Ikono1 Beste ikastetxeak
Karmelo Etxegarai
Karmelo Etxegarai
Zestoa H.E
Zestoa E.H
Errexil logoa
Errexil

                                           

Frantseseko ikasleak Hazparnen, ohitura onak ez galtzeko asmoz

2018/05/18

Aurtengoan ere Urola Ikastolako DBH2ko frantseseko ikasleak Hazparnera joan dira urtero moduan. Hazparneko lagunek harrera bikaina egin ziguten eta zuzenean beren klasetara sartu ginen ikastetxeko egunerokoa ezagutzeko. Ondoren kantuan jardun eta Azpeitiko herriak Hazparneri oparitutako Gernikako arbolaren kimua bixitatu genuen. Era berean, Hazparneko ametza zuhaitzaren garrantziaz hitz egin ziguten. Elkarrekin bazkaldu eta jolasean ibili eta gero, bertso eder batzuekin agurtu ginen elkar eta eguna borobiltzeko rafting saio paregabea egin genuen Lapurdiko parajetan barna. Datorren kurtsorako planez ere jardun genuen, aberagasgarria baita oso denontzat urtetik urterako elkartruke honen uzta.

Maiatzaren 17a, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

2018/05/17

Badute bai meritua neska hauek!! Lan ederra neskak; bikain ari zarete!!!
UROLA IKASTOLAKO gure DBH3ko autoantolakuntzako neskak egun honen inguruan lanean jardun dute. Lehenik eta behin, barrura begirako lanketa egin dute baina egunak berak eskolan oihartzuna izan zezan beste hainbat ekintza egin dituzte: tutoretza saio batzuetara joango dira inkesta bat egiteko arropek duten genero markaren inguruan eta TRANS-formatu egingo dira horretarako, pankartak eta kartelak egin dituzte egoera plazaratzeko eskolan, komunekin jolastu dute sexurik gabeko kumunen inguruko hausnarketa sustatzeko eta abar, eta abar.

Segi horrela!!!!

Urola Ikastolako IRAES21 taldeko kideak Euskal Confint-en

2018/05/14

Urola Ikastolako IRAES21 taldeko kideak Euskal Confint-en parte hartzeaz gain, Uxua López Homeward Bound ekimeneko partaidea , ezagutu dugu.

 

  Maiatzaren 9an, Busturiako Dorre Madariagan, Euskal Confint-era joan ginen lehenengo aldiz IRAES21eko taldekide batzuk. Bertan, Uxua López ezagutu genuen;  beste 80 emakume zientzialariekin batera Homeward Bound-ek antolatutako Mother Nature needs her Daughters (Ama naturak bere alabak behar ditu)  ekimenean partehartzailea. Helburuak Klima aldeketaren inguruan Antartikan burutzen ari diren ikerketak ezagutzea eta emakume zientzialarien lana ikusaraztea dira.Bere esperientzia gurekin partekatuz gain, zientzia ikasketak egitera, emakumeak egiten duten lana baloratzera eta gizonekin parekidetasuna lortzeko borrokatzera animatu gaitu. Horrez gain, ikastetxeen arteko esperientzien trukaketa egin dugu lan talde desberdinetan arituz; gero osoko bilkuran, taldeetan egindakoa azalduz. Egun zorigarri hau ez ahazteko, oroigarri bezala, bi zuhaitz txiki eman zizkiguten. Datorren urtean berriro joateko asmoa dugu! 

ekoetxea  

Ekintzaileen bisita (Iraurgi Berritzen)

2018/05/09

Maiatzaren 2an Iraurgi Berritzenek antolatuta,Azpeitiko hainbat ekintzaile etorri zitzaizkigun Prozesuetako ikasleoi. Lehenik Alex da Silvak bere BasKey turismo enpresa aurkeztu zigun eta enpresa sortu aurreko prozesua azaldu zigun. Ondoren marketing arlorrekoa den Usoa Etxeberriaren laguntzaz proiektu bat sortzerako orduan aurki genitzakeen arazoak identifikatu genituen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun,etorkizunean geure enpresa sortzeko asmoa izanez gero, aurki ditzakegun arazoak nola konpondu ikasi baikenuen.

DBH4KO GURASOEKIN BILERA

2018/05/07

 


            guraso bilera
                                                       

 

logoak

© Urola Ikastola BHI
Telefonoa: 943813770 | urolaikastola@urola.org