UROLA IKASTOLA BHI bailarako (Azpeitia, Zestoa, Aizarna eta Errezilgo) ikastola publiko eta herri eskolentzako DBH-rako erreferentziako ikastola izanik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko  ikasketak eskaintzen ditu.

Ikasleen aniztasunari gaurko eta etorkizuneko beharrei erantzuten dien hezkuntza eskaintza zabal eta kalitatezkoa Urola bailararen eskura jartzen du.