Aurkezpena eta Historia

 

     Gure ikastetxeak, Urola Ikastola BHI du izena eta egun ikastetxe publikoa da. Azpeitian kokaturik dago, Izarraitz mendigunearen babesean, Azpeitia Urola ibaiaren ezkerraldean dago, Urola-Kosta eskualdean.

   Herriko aktibitate ekonomiko garrantzitsuena industria eta zerbitzuak dira. Ekonomikoki erdi mailan dagoen biztanleri bati  eskaintzen dizkio bere zerbitzuak. Urola Ikastola BHIk, bailarako (Azpeitia, Zestoa, Aizarna, Errezil...) ikastola publiko eta herri eskolentzako DBH eta batxilergoko erreferentziako ikastola da. Bertan elkar ezagutzen dute, zenbait ikuspuntu trukatzen dituzte eta gerorako ikasketetarako prestatzen ditugu. Beraz, esan dezakegu UROLA IKASTOLA BHI pertsona, filosofia eta bizikidetza topagunea dela herri mailan. Aurten, guztira 612 ikasle ditugu. DBH-n, 475 ikasle daude 23 taldetan banatuta  eta DBHO-n 137 ikasle daude 7 taldetan banatuta. Guztira, 76 irakaslek osatzen dugu klaustroa.

 

Ikastetxe  honen erronkarik nagusiena Urola bailararen hezkuntza beharrei era egokian erantzutea da. Ahalik eta mailarik altuenean, pertsonak heztea da bere egitekorik behinena eta funtsezkoena. Gaur egungo Urola bailaran kokatutako eta euskaran eta euskal kulturan oinarritutako pertsonak hezi behar ditugu, inguruko hizkuntza, kultura eta gizarte pluralean jarrera sortzailez eta eraikitzailez parte hartuko dutenak.

 

Pertsonak heztea da gure egin beharra, gizarteak une bakoitzean iradoki eta zehazten dituen balio nahiz plangintza sozial, filosofiko, teknologiko, artistiko eta kulturaletan, ideia eta balioen eraldaketan aitzindari izatea.

 

Pertsonak bere osotasunean hezi nahi ditugu UROLA IKASTOLA BHIn:

o Heziketa eta irakaskuntza eskainiz (arautua nahiz etengabekoa).

o Gorputzaren ezagutza eta trebakuntza landuz.

o Ikasleen adimena eta gaitasun intelektuala garatuz eta hainbat irteera bultzatuz.

o Ikasleen sentimendu, pentsaera eta izaera landuz.

o Ikaslearen gizarteratzean era kritikoan eta solidarioan lagunduz