KULTURARTEKOTASUNAREN FESTA

  • 2019/12/16 |
  • Easmus +
                       

Benetan ezin festa ederragoa izan genuen aurreko ostiralean gure ikastetxean, Eramus + proiektuko eta Bizikidetzako arduradun Dorleta, Maitere eta Maitek antolatutako Kulturarteko Astearen barrenean. Eskolan baditugu munduko hainbat tokitatik etorritako ikasleak, eta haien familien laguntzarekin jaialdi bitxi bezain politaz gozatu ahal izan genuen. Frontoiaren alde batean herrialdeka antolatutako standak ezarri ziren, eta stand horietako bakoitzean ikasleek, familien laguntzaz, beraien jatorrizko herrialdearen kulturaren berezitasunen bat eskaini ziguten, izan janaria, jantziak, artisautza edo apaindura tailerra. Sabela ederki bete genuen gehienok, hango entxilada, kuskus, basmati arroz espeziatu, haragi xehatuz betetako aza hosto, gisatu, era askotako gozoki eta abarri esker; eta sabela ez ezik makina baten esku-besoak zoragarriro apainduak ikusi genituen henna deitzen den tatuaje motari esker. Eta jai giro eder horren bitartez, oroz gain, proiektuaren ardatz den mezua zabaldu zen:

ikasle eta familia horiek, beren jatorrizko kultura eta guzti, gutarrak dira.