Ikono1 Redes sociales
 FlickerFacebooklogo_twitterYoutube instagram 
Ikono1 Servicios
  Agenda
 einika Inika
 GoogleApps Google Apps
 Moodle Moodle
Irakaslegunea irakasle.eus
 euskadi.net Aplicaciones
Ikono1 Blogs
Normalkuntza Eskolako Agenda 21
Normalkuntza Prentsa tailerra
Elos Proyectos Europeos/Erasmus+
Ikono1Otros servicios
cambridge
Ikono1 Otros centros
Karmelo Etxegarai Karmelo Etxegarai
Zestoa H.E Zestoa E.H
Errexil logoa Errexil

                                          

Erasmus: 'Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion'

2020/01/14

   

'Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant

Inclusion' Erasmus proiektuaren partaideak Azpeitian daude.

Finlandia, Polonia eta Siziliako 21 ikasle iritsi ziren igandean

eta ostiralera arte izango dira Azpeitin, Urola Ikastolako DBH

4ko eta Batxilergo 1eko beste horrenbeste ikasleren etxeetan.  

IRAKURRI ALBISTEA UZTARRIAN 

     

 

EUSKALITEN ESKUTIK KUDEAKETA AURRERATUAREN DIPLOMA JASO DUGU

2019-12-19

Urola Ikastola BHIk Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuen atzo, asteazkena, Gasteizko Europa jauregian. Eusko Jaurlaritzak banatzen dizkie diploma horiek kudeaketa aurreratuaren bidean lanean ari diren enpresei eta erakundeei, Euskalit bikaintasunerako euskal fundazioaren eskutik, eta atzokoan beste hainbat erakunderekin eta enpresarekin batera jaso zuen aitortza Urola Ikastolak. IRAKURRI ALBISTEA

 

KULTURARTEKOTASUNAREN FESTA

2019/12/16

                       

Benetan ezin festa ederragoa izan genuen aurreko ostiralean gure ikastetxean, Eramus + proiektuko eta Bizikidetzako arduradun Dorleta, Maitere eta Maitek antolatutako Kulturarteko Astearen barrenean. Eskolan baditugu munduko hainbat tokitatik etorritako ikasleak, eta haien familien laguntzarekin jaialdi bitxi bezain politaz gozatu ahal izan genuen. Frontoiaren alde batean herrialdeka antolatutako standak ezarri ziren, eta stand horietako bakoitzean ikasleek, familien laguntzaz, beraien jatorrizko herrialdearen kulturaren berezitasunen bat eskaini ziguten, izan janaria, jantziak, artisautza edo apaindura tailerra. Sabela ederki bete genuen gehienok, hango entxilada, kuskus, basmati arroz espeziatu, haragi xehatuz betetako aza hosto, gisatu, era askotako gozoki eta abarri esker; eta sabela ez ezik makina baten esku-besoak zoragarriro apainduak ikusi genituen henna deitzen den tatuaje motari esker. Eta jai giro eder horren bitartez, oroz gain, proiektuaren ardatz den mezua zabaldu zen:

ikasle eta familia horiek, beren jatorrizko kultura eta guzti, gutarrak dira. 

 

KULTURARTEKO astea : HERRIALDEAK

Erasmus+ proiektuaren barruan KULTURARTEKO astea ospatzen ari gara.

Zenbat dakizu kultura desberdinei buruz? HERRIALDEAK

Animatu eta erantzun

Munduko banderak



         

 

Espediente onenari saria

 

2018/19 IKASTURTEKO ESPEDIENTE ONENARI SARIA JASO DU UROLA IKASTOLAKO IKASLE OHIAK.
Garazi Aranburu Altunak Telekomunikazio Teknologiaren Ingenieritzako Graduako lehenengo kurtsoan
8,89ko batazbestearekin.
Zorionak Garazi!